Pasa den ostegunean, maiatzaren 7an, Pikara Magazineko zuzendariordea
den Andrea Momoitioren hitzaldia izan genuen Torrekuan. Emakumeak eta
kazetaritza, eta kazetaritza eta feminismoen arteko harremanetaz hitzegin
zigun, Estatu espainiarrean XIX. mendetik aurrerako errepaso labur bat eginez
eta Pikara Magazineren proiektua modu zabalean azalduz.
El pasado jueves 7 de mayo tuvo lugar en Torrekua una charla
de la subdirectora de Pikara Magazine, Andrea Momoitio. Nos habló sobre las
relaciones existentes entre mujeres y periodismo, entre periodismo y feminismo,
haciendo un breve repaso desde el siglo XIX hasta nuestros días en el contexto
del Estado español, y explicando ampliamente el proyecto de Pikara.
Pikara Magazine 2010ean sortu zen aldizkari digitala da,
nahiz eta hiru urte betetzear zeudenetik paperean irakurtzeko aukeran ere pentsatu eta errealitate bihurtu zuten
(urtean zenbaki bat ateratzen dute, urteko eduki interesgarrienak edo
azpimarragarrienekin).
Pikara Magazine es una revista digital que surgió en el
2010, aunque cuando estaban a punto de cumplir tres años, pensaron hacer una
publicación anual en papel y lo convirtieron en realidad. Es por ello que también hay opción de leerla
“físicamente” (publican un número al año, con los contenidos más destacados y/o
interesantes).
Kazetaritza lana egiten dute Pikarako kideek, ikuspegi
feminista batetik. Gai anitz jorratzen dituzte, eta beraiek dioten moduan, kazetariak
bihurtu ziren “kazetaritza eraldaketa sozialerako tresna bezala ulertzen”
baitute; eta ikuspegi feministatik egiten dute lan eraldaketa horretan feminismoek
ezinbesteko papera jokatzen dutelako eta “jendarte justu eta demokratikoago bat
lortzeko bidea” delako, non “emakumeak eta gizonak libreago eta zoriontsuago”
izango diren.
Las compañeras de Pikara realizan periodismo desde una
perspectiva feminista. Tocan diversas temáticas, y como dicen ellas, se
convirtieron en periodistas “porque creemos en el periodismo como
herramienta de transformación social”. Y lo hacen desde una perspectiva
feminista porque los feminismos juegan un papel imprescindible en ese cambio, y
porque “creemos en el feminismo como una vía para construir una sociedad más
justa, igualitaria y democrática, en la que mujeres y hombres seamos más libres
y felices”.
Haien proiektuan, Koloretan bizi! lelo ez-arrazistarekin bat
egiten dute; Europako inmigrazioaren inguruko gaiei buruz sentsibilizatu nahi
dute; emakume eta gizon izateko eredu diferenteak erakutsi nahi dituzte, eta
genero identitate anitzak ikusarazi; diskriminazio anitzak jasaten dituzten
pertsonei entzun eta gune bat eskaini… Azken finean, “Pikara Magazinek eskubide
berdintasunean sinisten duten pertsonentzako elkargunea izan nadi du,
aniztasunaren errespetuan oinarritutakoa”.
En su proyecto, hacen suyo el lema antirracista Koloretan
bizi! (¡Vive en colores!); quieren sensibilizar sobre temas de inmigración; mostrar
modelos diversos de ser mujer y hombre, y visibilizar la diversidad de
identidades de género; escuchar y ofrecer un espacio a las personas que sufren
múltiple discriminación… “En definitiva, Pikara Magazine quiere ser un espacio
de encuentro para toda persona que crea en la igualdad de derechos basada en el
respeto a la diversidad”.
Irakurri eta partekatu Pikara, izan Pikara!
¡Lee y comparte Pikara, sé Pikara!
Eskerrik asko Andrea eta Pikara Magazine!!
Gure desiorik onenak opa dizkizuegu proiektu interesgarri
eta polit honetan!!
¡Os deseamos lo mejor en este interesante y bonito proyecto!
Hitzaldia entzuteko / Para escuchar la charla: