martes, 28 de abril de 2015

AEKko ikasleak Torrekuan

Gaur Oreretako AEKko ikasle talde batek bisita gidatua izan du Nerea Izagirrerekin, Torrekuan dagoen erakusketara. Ea baten bat animatzen den bisitaren kronika labur bat egiten (euskaraz, noski!), gure blogean zintzilikatzeko. 

Aupa zuek!! 



Hemen Oreretako AEKko komunikazio arduradunak haien blogera igotakoa:
AEK Kronika





 
Hoy un grupo de estudiantes de AEK se ha acercado a Torrekua para hacer una visita a la exposición, guiada por Nerea Izagirre. A ver si alguien se anima a hacer una pequeña crónica de la tarde (euskaraz, noski!), para poder colgarla en nuestro blog. 

Aupa zuek!!

Aquí lo que ha subido al blog la persona responsable de comunicación de AEK-Orereta.
AEK Kronika


domingo, 26 de abril de 2015

EXPLORANDO MIS SENTIDOS



Larunbatean, apirilaren 25ean, Kontxi Lopezek gure gorputza eta zentzumenetan arreta gehiago jartzearen garrantzia irakatsi zigun.

Gure zentzumen guztien benetako konzientzia al daukagu? 
Gure usainen genealogia egiteko gai ginateke? Eta soinuena? Zaporeena?
Zenbat gauza iradoki dezake begirada batek? Eta ukipen batek?
Zer sentituko genuke horietako bat(zuk)  gabe bizi beharko bagina?...

Gorputzekin jolasean ibili ginen larunbatean, eta plazer handia izan zen!

Mila-mila esker, Kontxi!!



El pasado sábado 25 de abril, Kontxi López nos enseñó la importancia de prestar más atención a nuestro cuerpo y a nuestros sentidos.

¿Realmente tenemos conciencia de todos ellos?
¿Seríamos capaces de hacer nuestra genealogía de los olores? ¿Y de los sabores? ¿De los sonidos?
¿Cuántas cosas puede sugerir una mirada? ¿Y un contacto?
¿Qué pasaría si tuvieramos que vivir sin alguno de nuestros sentidos?...

El sábado estuvimos jugando con nuestros cuerpos, ¡y fue todo un placer!

Mila-mila esker, Kontxi!



Gema Lasarte eta Uxue Alberdi, gorputzak hitz



Pasa den ostiralean, apirilaren 24ean, Memorandra jardunaldien baitan hitzaldia egon zen Torrekuan, Gorputza eta generoa euskal kulturan eta literaturan izenburupean. Oraingo honetan euskal literatura eta bertsolaritzaren erreferente garrantzitsuak ditugun Gema Lasarte eta Uxue Alberdi entzuteko aukera izan genuen.

  
Bi ordu luzez euskal literatura eta bertsolaritzaren alorrean azaldu edo agertzen zaizkigun gorputzen memoriaz aritu zitzaizkigun: zertan den memoria edo memoria horiek, nola jaso eta nola irakurtzen ditugun, zeintzuk dira uzten dizkiguten arrastoak… Izan ere, gorputzak beti daude munduarekin, gainontzeko gorputzekin elkarrizketan, eta era nahiz erritmo anitzetan mintzatzen dira. Haiei entzuten badakigun ala ez, nola eta zein ikuspegi eta arretarekin baina, berebiziko garrantzia dute gure (denon) memoria osatzerakoan. Durarik gabe, begirada feministak horretan laguntzen digu, bidearrastogorputz berriak marraztuz eta ixilidu ditugunak ikusaraziz eta entzunez.

Eskerrik asko, Gema eta Uxue! 

Hitzaldia entzuteko / Para escuchar el audio:


El pasado viernes 24 de abril, dentro de las jornadas Memorandra, tuvo lugar en Torrekua una charla bajo el título Gorputza eta generoa euskal kulturan eta literaturan, de la mano de Gema Lasarte y Uxue Alberdi, dos referentes importantes de nuestra literatura.

Durante dos horas nos hablaron sobre la memoria de los cuerpos que se nos presentan tanto en la literatura como en el bersolarismo: de qué tratan esas memorias, cómo las recogemos, cómo las leemos, qué huellas dejan en todas nosotras… Ciertamente, los cuerpos, nuestros cuerpos, están en constante conversación, nos hablan de múltiples maneras. Pero si les sabemos escuchar o no, cómo, con qué atención y con qué mirada, determina también esas memorias. Sin duda, la mirada feminista nos ayuda en todo ello, dibujando caminoshuellascuerpos nuevos, visibilizando y escuchando a aquellos que se han silenciado.

Eskerrik asko, Gema eta Uxue!


viernes, 24 de abril de 2015

exposición MEMORANDRA erakusketa

Etorri Torrekuan dagoen erakusketa ikustera!

Egunero zabalik dago (maiatzaren 8 arte), arratsaldez 18:00etatik 20:00ak arte, eta larunbata eta jaiegunetan goizez ere bai, 12:00etatik 14:00ak arte.






Ven a la exposición de Torrekua!

Está abierta todos los días por la tarde (hasta el 8 de mayo), de 18:00h. a 20:00h., y los sábados y festivos también por la mañana, de 12:00h. a 14:00h.

 


Programa Memorandra Egitaraua


Gogoratzen dizuegu maiatzaren 8 arte Memorandra jardunaldietaz gozatzeko aukera duzuela. Ekitaldi guztiak Torrekuan izango dira (Orereta), antzerkia izan ezik, Niessenen izango dela. Hemen duzue egitaraua:

Os recordamos que hasta el 8 de mayo podréis disfrutar de las jornadas Memorandra.  Todas las actividades serán en Torrekua (Orereta), excepto el teatro, que será en Niessen. Aquí tenéis el programa:



El aborto, el feminismo vasco y la autodeterminación de las mujeres



Eta pasa den larunbatean, apirilaren 18an, Mari Luz Esteban antropologo eta militante feministaren hitzaldia egon zen Torrekuan, "El aborto, el feminismo vasco y la autodeterminación de las mujeres" izenburupean. 

Euskal Herriko abortoaren kanpainaren kronika egin zigun Mari Luzek, hiru garaitan zentratuz:

Lehenengoan, Basauriko emakumeen aurkako epaiketa, Londreserako bidaien ustelkeria kasua eta 1985ko lehenengo legearen inguruan aritu zen. Bere esanetan, "gaur egungo feminismoaz pentsatzeko aukera ematen diguten hainbat gertakari" aipatu zituen. 

Bigarrenean, 1985-2010eko abortuaren bi legeen arteko aldiaz hitzegin zuen: aldaketa legalei buruz, pentsamoldeen eraldaketaz eta talde feministek egin zuten lanaz.

Bukatzeko, azken urte hauetako errepaso eta irakurketa labur bat egin zigun. Besteak beste, abortuaren "pribatutasunaz" eta (aldi berean) "normalizazioaz" hitzegin zuen, eta baita emakume latinoamerikarrek abortu farmakologikoa aurkitu izanaren garrantziaz. 

Beti bezala bikain, dotore eta ezin (auto)kritikoagoa. Mila-mila esker Mari Luz!! 

Lotura honetan duzue Mari Luzen hitzaldi osoaren audioa (hitzaldiaren hasiera euskaraz, eta gainontzekoa gazteleraz egin zuen):


Eta honetan hitzaldiaren ondoren ireki zen galderak egin eta iritziak emateko tartea (gazteleraz): 

MLEstebanen hitzaldian publikoak egindako komentarioak


El pasado sábado 18 de abril, tuvo lugar en Torrekua la charla de Mari Luz Esteban sobre "El aborto, el feminismo vasco y la autodeterminación de las mujeres".
Mari Luz nos hizo una interesante crónica sobre la campaña del aborto en Euskal Herria, centrándose en tres periodos:

El primero, hasta la primera ley del aborto en el Estado español en 1985. En esta parte nos habló sobre el juicio a las mujeres de Basauri y el caso de corrupción en torno a los viajes a Londres, entre otros aspectos. 

El segundo, el periodo entre las dos leyes del aborto, es decir, de 1985 hasta 2010. Aquí mencionó el tema de los cambios legales, los cambios en las mentalidades y el trabajo que realizaron los colectivos feministas. 

Para terminar, realizó un breve repaso y una lectura sobre estos últimos años. Aquí habló sobre la importancia del descubrimiento por parte de las latinoamericanas del aborto farmacológico, y de la “privacidad” del aborto y, al mismo tiempo (“aunque sea contradictorio”, como dijo ella misma), de la normalización del mismo.

Como siempre, brillante, espléndida y muy (auto)crítica. Mila-mila esker, Mari Luz!!

En este enlace podéis escuchar la charla de Mari Luz (el principio de la charla lo hizo en euskara, y el resto en castellano):

Y en éste, los comentarios realizados desde el público (en castellano):




Memorandra jardunaldien aurkezpena


Pasa den ostiralean hasi ziren Memorandra jardunaldiak. Herriko Plazako ekitaldiaren ondoren, denak Torrekuara abiatu ginen. Bertan jardunaldien antolatzaileak diren Oreretako Memoria Feministako kide guztiak zeuden, eta horietako hainbatek jardunaldiak aurkeztu zizkigun. 

Memorandraren abiapuntua eta norabideaz hitzegin ziguten; Oreretako mugimendu feministaren historia jasotzearen garrantziaz eta gure herriko historian (er)aldaketa sozial eta politikoan feminismoek izan duten eraginaz, eta egun bizi dugun krisialdi sistemiko eta sakon honen aurrean jokatzen duten ezinbesteko paperaz.

Baina batez ere, Memorandrak gure herrian emakumeek eta feministek egin duten lanaren aitorpena izan nahi duela nabarmendu zuten.

Bukatzeko, Torrekuan dagoen erakusketa eta egingo diren jardueren berri eman ziguten.

Lotura honetan duzue aurkezpenaren audioa (euskaraz eta gazteleraz egin zen):
El pasado viernes 17 de abril comenzaron las jornadas Memorandra. Después del pequeño acto que se celebró en la Herriko Plaza, nos fuimos todas a Torrekua para escuchar la presentación de la mano de algunas de las organizadoras y componentes del grupo de trabajo “Oreretako Memoria Feminista”.

Nos contaron cómo y por qué surgió Memorandra, la importancia de recoger la historia del movimiento feminista de Orereta y  sobre su influencia a nivel social y político en épocas de “profunda transformación social”. También hablaron sobre el papel fundamental que juega en estos tiempos de profunda crisis sistémica.

Pero, sobre todo, destacaron que Memorandra quiere ser una labor de reconocimiento al trabajo realizado por  muchas mujeres y feministas de nuestro pueblo.

Para terminar, nos explicaron las partes de la exposición de Torrekua y nos anunciaron las actividades programadas.

En este enlace tenéis el audio de la presentación (realizada en euskara y castellano):