domingo, 26 de abril de 2015

Gema Lasarte eta Uxue Alberdi, gorputzak hitz



Pasa den ostiralean, apirilaren 24ean, Memorandra jardunaldien baitan hitzaldia egon zen Torrekuan, Gorputza eta generoa euskal kulturan eta literaturan izenburupean. Oraingo honetan euskal literatura eta bertsolaritzaren erreferente garrantzitsuak ditugun Gema Lasarte eta Uxue Alberdi entzuteko aukera izan genuen.

  
Bi ordu luzez euskal literatura eta bertsolaritzaren alorrean azaldu edo agertzen zaizkigun gorputzen memoriaz aritu zitzaizkigun: zertan den memoria edo memoria horiek, nola jaso eta nola irakurtzen ditugun, zeintzuk dira uzten dizkiguten arrastoak… Izan ere, gorputzak beti daude munduarekin, gainontzeko gorputzekin elkarrizketan, eta era nahiz erritmo anitzetan mintzatzen dira. Haiei entzuten badakigun ala ez, nola eta zein ikuspegi eta arretarekin baina, berebiziko garrantzia dute gure (denon) memoria osatzerakoan. Durarik gabe, begirada feministak horretan laguntzen digu, bidearrastogorputz berriak marraztuz eta ixilidu ditugunak ikusaraziz eta entzunez.

Eskerrik asko, Gema eta Uxue! 

Hitzaldia entzuteko / Para escuchar el audio:


El pasado viernes 24 de abril, dentro de las jornadas Memorandra, tuvo lugar en Torrekua una charla bajo el título Gorputza eta generoa euskal kulturan eta literaturan, de la mano de Gema Lasarte y Uxue Alberdi, dos referentes importantes de nuestra literatura.

Durante dos horas nos hablaron sobre la memoria de los cuerpos que se nos presentan tanto en la literatura como en el bersolarismo: de qué tratan esas memorias, cómo las recogemos, cómo las leemos, qué huellas dejan en todas nosotras… Ciertamente, los cuerpos, nuestros cuerpos, están en constante conversación, nos hablan de múltiples maneras. Pero si les sabemos escuchar o no, cómo, con qué atención y con qué mirada, determina también esas memorias. Sin duda, la mirada feminista nos ayuda en todo ello, dibujando caminoshuellascuerpos nuevos, visibilizando y escuchando a aquellos que se han silenciado.

Eskerrik asko, Gema eta Uxue!


No hay comentarios:

Publicar un comentario